|
Allande ETXART
Xiberoko Altzai herrian sortü nintzen laborari etxe batetan eta eüskara ene ama-hizkuntza da. Horregatik frantziar eta gaztelar hizkuntzak erabiltzen dütüt.
Eüskal Herriaren ezagützeko güne bat antolatü nahi nuen Maule erdian, bertako kulturaren eta janarien ekoizpen hautu batekin. Herri bat ikusten ahal da hor, bere tradizioak erakasten dakiena, baita hauen bilakaera eta sorkuntza antolatuak dituena etengabeko dinamika batean.
Ene baloreak
Xiberoko probintzia Euskal Herriko tipiena da 13.000 biztanleekin eta bertakoentzat egoera zaila da: mendi aldean hüste joera eta lür espekulazionearen presioa,, eüskara ez-ofiziala eta kulturaren galtzeko arriskua, laborantzaren industrialaren aldeko laguntzak, etab.
Baina biztanle batzü oldartzen dira eta elgarrekin antolatzen kültür ezaugarrien pasatzeko eta sortzeko: pastoral, maskarada, antzerki, Xiru eta Müsikaren Egüna festibalak, Aitzindariak dantza elkartea, etab. Laborantza iraunkor baten bidean ekoizleak antolatzen dira: ardi gaznaren AOCa, etxe ekoizpenen IDOKI xarta, BIO etxaldeentako BLE elkartea, etab.
Saltegi honekin talde horien helbürüan sartzeko nahia badüt: Euskal Herriak jarrai dezan bizi eta eüskaldün.
www.euskobizia.com
www.suazia.com
www.peioserbielle.com
www.euskosare.org
www.xiberokobotza.org
hebentik.wifeo.com |